Aniztasun Batzordeak, herritarrek sortutako Harrera protokoloaren aurkezpena egingo du

0

Azken hilabeteetan udalak, herriko eragileak eta herritarren artean landutako Harrera protokoloaren aurkezpena egingo du udalak, azaroak 30ean, eguztenean. Aurkezpena herritar guztiei zuzendutakoa izango da eta 18:00etan izango da Kofradia Zaharrean.

2015eko urria eta 2016ko urtarrilean zehar “Ondarroako aniztasun plana, 2015-2016. Herritarrekin eta eragileekin garatzeko partaidetza prozesua” lanketa egin da Ondarroan eta bertan etorri berrientzako Harrera Protokolo bat osatzearen beharrizana nabarmendu zen.

Prozesu berri honen helburu nagusia egungo harreraren diagnosia egin, iritsi berrien harrerarako erronka eta beharrizan nagusiak identifikatu, eta harrera protokolo bat sortzea izan da; beti ere, ondarroarren eta etorri berrien arteko elkar ezagutza, elkar harremana eta elkarbizitza osasuntsua sustatzea helburu.

Azken hilabetetan hausnarketarako galdetegiak eta elkarrizketak egin dira Udaleko sail ezberdinekin, eragile sozialekin eta Hezkuntza Komunitateko kideekin. Hiru eremu hauek harrera egin beharko luketen eragileak direla baloratzen da, pertsona etorri berrien integraziorako oinarrizko baliabide eta bitartekoak eskaintzen dituzten subjektu garrantzitsuak direla baloratzen delako. Galdetegi eta elkarrizketa hauetan, orain arteko ibilbidean sumatutako indarguneak eta hutsuneak kokatzeaz gain, etorkizunerako erronkak eta proposamenak jaso dira.

Hori dela eta, ondorio nagusiak aurkeztu eta Harrera Protokoloaren oinarriak eztabaidatu eta adosteko, azaroak 30ean lan saio bateratu eta irekia izango da Kofradia Zaharrarean.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina