Eusko Jaurlaritza, Ondarroako Udala eta San Ignazioko bizilagunak kaltetutako etxeak ikusten izan dira Ondarroan

0

Lide Amilibia eta Arantza Orbegozo Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, Eneritz Basurko, Rakel Elu eta Maria Dolores Etxano Ondarroako Udaleko ordezkariak eta San Ignazioko bizilagunak, Kamiñaldeko mendi magalak kaltetutako etxeak ikusten izan dira gaur goizean.

Bisita honen helburua kaltetuen lehenengo mailako beharrizanak asetzeko onartutako 240.000 euroko diru laguntzako soberakina lanak kaltetuen beharrizanak asetzeko bideratzea izan da. Ondarroako Udalak, diru-laguntza horretan banatu barik laga ziren 90.000 euroak kaltetuek beraien eraikinean izan dituzten kalteak ordaintzeko bideratu nahi ditu. ‘Gaur ere ikusi dugun moduan etxe eta eraikin askok kalte handiak dituzte eta diru horrekin zer edo zer konpontzea nahiko genuke’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Gaur egindako bileran, aipatutako dirua kaltetuen atarietan konponketak egiteo erabiltzea adostu dute. ‘Asko ez bada ere, mendiaren eraginez kaltetutako gune komunak konpontzeko erabiliko dute kaltetuek dirua, eta hori albiste pozgarria da’ azaldu du herriko alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina