Barikuan hondakinen sistema berriari buruzko batzarra izango da Antiguako Ama elkartean

0

Martxoaren 24an, barikua, 19:00etan, hondakinak biltzeko sistema berriari buruzko azalpenak emateko auzo batzarra izango da Antiaguako Ama Elkartean. Artbabide, Itsasaurre eta Antiguako Ama auzoetako bizilagunei zuzendutako batzarra izango da barikukoa.

Barikuko batzarrarekin udalak herritarrak sistema berriaren inguruko informazioa zabaltzeko bilerak bukatuko ditu. ‘Aurrerago beste bitarteko batzuen bitartez ere informatzen jarraitu behar dugu, izan ere sistema berriarekin lortu nahi ditugun helburuak lortzeko herritarren funtzionamendu berria ezagutu behar dute’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Hilabete batzuk barru, hondakin organikoak biltzeko edukiontziak jarriko ditu Ondarroako Udalak, herritar guztiek hondakin organikoak birziklatzeko aukera izan dezaten. Modu horretan, orain arte erabili dugun zamarren edukiontzia bi edukiontzirekin ordezkatuko da, erreusaren (errefusa) edukiontzia eta hondakin organikoak biltzeko edukiontzia. Aldaketa onekin, orain arte %30ekoa izan den birziklapen tasa %70era igo nahi du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina