Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna eta Enpresa Berrien V. Azoka

0

Apirilaren 29an, larunbata, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Ekintzailearen Egunaren edizio berri bat antolatu dute Berriatuan. Egun horretan baita ere, urtero ospatzen Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka ere ospatuko da.

Azken urteetan egin ohi den bezala, Ekintzailearen Eguna ospatzeko Enpesa Berrien V. Azoka ere antolatu dute bi erakundeek egun horretarako. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte, bertara hurbiltzen diren guztiek eskualdeko enpresa berrien produktu eta zerbitzuen erakustoki bihurtuko den azokaz gozatzeko aukera izango dute.

13:30etan, XI. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari  banaketa ospatuko da. Hiru modalitatetan banatutako beste horrenbeste sari emango zaizkie enpresa ideia onenei:

  • Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresen arteko enpresa proiektu onenarentzat 1.500 euroko saria.
  • Oinarri teknologiko/berritzailea duten enpresa industrial eta zerbitzuetakoetan proiektu onenarentzako 2.000 euroko saria banatuko da.
  • Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresa proiektu onenari 2.000 euroko saria.

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko ekintzaileen lana saritu eta azalaratzeko asmoz urtero antolatzen duten lehiaketa honek, urtetik urtera arrakasta handiagoa dauka, geroz eta proiektu gehiago aurkezten dira lehiaketara. Ekintzaile Eguna eta Enpresa Berrien Azoka ere, ekintzaileen presentzia areagotu eta ezagutzera ematen laguntzeko ekimen garrantzitsua bihurtu da eskualdeko enpresa hasi berrien artean.operatiba izaera juridikoa duten enpresa proiektu onenari 2.000 euroko saria.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina