Zubikarai eta Nanoipuin lehiaketako saridunak

0

Zubikarai saria eman du epaimahaiak. Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, 1974) izan da beka irabazlea, « Berriro itzuliko balitz » proiektuarekin irabazi du Augustin Zubikarai nobela beka. Orain, urtebete izango du proiektua osorik gauzatzeko; nobela aurkeztuko da datorren udazkenean, baina bitartean, azaroaren 1ean sari banaketa ekitaldia egingo da eta bertan jakingo dugu gehiago nobela proiektu horretaz. Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren epaimahaikideak ere bertan izango ditugu.
Augustin Zubikarai nobela sariaren banaketa azaroaren 1ean izango da, 17:00etatik aurrera egingo diren ekitaldiekin batera, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Nanoipuin lehiaketako VI. edizioaren sari banaketa ere egun horretan bertan egingo da. Aurten 52 nanoipuin aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak hiru sari hauek eman ditu:

1.SARIA (400,00 €-ko diru-kopuru gordina)

Iratzargailuak joaz batera hasi zen negoziazioa. Betebeharrek gogor ekin zuten nire askatasunaren alde, baina izarek preso hartu ninduten ziega goxo hartan.
Egilea:  JON BADIOLA REVUELTA

2.SARIA (200,00 €-ko diru-kopuru gordina)

Zopa egin berriaren usainak haurtzaroa gogorarazi zion. June betiko mahaian eseri zen. Beste egun bakarti bat kartzelako jantokian.
Egilea: LORE TXAKARTEGI ALVAREZ

3.SARIA (100,00 €-ko diru-kopuru gordina)

Margolanean, egurrezko itsasontzia hondoratzen agertzen zen. Haren  hondakinez eginda zegoen markoa
Egilea: ROSA MARIA ITUIÑO MARDONES

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina