Skate Parkean erakustaldia egingo da larunbatean

0

Urte mordoxka igaro dira herritarrak eta batez ere gazteak skate parkea eskatzen aritu direla. Horregatik ospakizuna antolatu nahi izan dute erabiltzaileek. Apirilaren 6erako arratsaldeko 18:30etan, skate eta scooter erakustaldia antolatu dute.  Bitartean Alain ‘Tximas’ disko jartzaileak giroa animatuko du bere musikarekin eta DBH4ko ikasleek postua jarriko dute jan-edana eskainiz.

Eneritz Basurko hirigintza zinegotzia pozik agertu da ekimenarekin, “hainbat herritarrek eta skate erabiltzailek ospatu nahi zuten aspalditik eskatzen ari ziren skate parkea azkenik errealitatea dela eta Udalak bat egin nahi du ospakizun horrekin”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina