Arnasa Eguna ospatuko da zapatuan Ondarroan

0

Arnasa Elkarteak (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak) egun osoko jaia antolatu du herrian Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Jaia 11:30ean hasiko da Andrabandako nesken eta Artelango lagunen kalejirarekin Zubibarritik Alamedaraino.

Jaiaren helburua kontzientzia sortzea da fibrosi kistikoaren inguruan eta horregatik antolatzaileek herritarrak ekintzetan parte hartzera animatu nahi izan dituzte. Hau da zapaturako Arnasakoek prestatutako egitaraua:

11:30 Andrabanda eta Artelan, Zubibarritik Alamedara.

12:00etatik aurrera dantza eta txalaparta, pregoia, aurpegiak margotzea, jolasak, KTP kolektiboaren karikaturak, txosna eta sardinak. Zozketa eta iinformazioa Alamedan.

18:30 Entzierroa Alamedatik Alde Zaharrera.

19:00 Plaza irrintzika ikuskizuna, haurrentzat, Alde Zaharrean.

20:00 Kontzertuak Musika Plazan: Azalera + Gatz

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina