Zirkurako sarrerak zozketatuko ditu Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udalak Il Circo Italianok Ondarroan eskaini behar dituen ikuskizunerako 20 gonbidapen dauzka, eta zozketatu egingo ditu facebooken dagoen argitalpenean iruzkinen bat egiten duten herritarren artean.

Zozketan edozeinek parte hartu dezake eta launa sarrerako bost sari egongo dira. Zozketan biharko (uztailak 5) 13:30ak baino lehen eman behar da izena.

Sarituek udaltzaingoaren bulegoan jaso beharko dituzte sarrerak. Sarrerek edozein egunetarako balio dute.

Gainontzeko bost sarrerak Yaalah elkartearen bidez uda pasatzera gure herrira etorri diren hau sahararrei oparitzea erabaki du udalak, elkartasun keinu gisa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina