Amume’s power: emakumeentzako laborategi praktika errazak

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

55 urtetik gorako emakumeentzat (amonak izan edo ez) laborategi praktika errazak, Zientziaren Giltzak Elkartearen eskutik… Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan edo Zurrumurru liburu dendan.

Jai batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Andra Maixak antolatzeko Ondarroako jai batzordearen bilera, herriko talde, elkarte, kuadrila eta eragile guztiei zabalduta.

Ingurumen batzordea

Udaletxea

Ingurumen batzordea batuko da eguenean. Landuko diren gaiak: Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzari egindako alegazioak, Agenda 21eko dirulaguntzak, Atxazpi ingurua moldatzeko proposamenak eta Artibai kaleko konpost gunea.