Txapel Egune

Alameda

Zubi Zahar herri ikastolak antolatzen duen egun guztiko jaia. Kalejira, bazkaria, omenaldia, musika...

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.

Liburuen Amuak: Basa. Miren Amuriza.

Kofradia Zaharra

Liburuen Amuak egitasmoaren baitan Miren Amurizaren Basak liburua aztertuko dute Joxemari Urteagaren gidaritzapean.

Hitzaldia: de luz y de color

Beikozini

Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako de luz y de color izeneko hitzaldia. Hizlaria Sebastian Cardenete Garcia dibulgatzailea izango da.