Txontxongiloen ametsak erakusketa: Corrado Masacci

Kofradia Zaharra

Corrado Masacci artistak Txontxongiloen ametsak erakusketa antolatu du Kofradia Zaharrean abenduaren 2tik urtarrilaren 6ra. Masaccik 40 urte daramatza txontxongilo artean eta bere lana erakustiko du Kofradia Zaharreko bi solairuak hartuko

Umeentzako jolas txokoa

Kantoipeko ludoteka

Ondarroako Udalak 3-7 urte bitarteko umeentzako jolas txokoa antolatu du Kantoipeko ludotekan. Abenduaren 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3an. Txirrimosrraskiren eskutik.

Kalamendira irteera

Kalamendi

Tontorramendi Aurrera Mendi Taldeak Kalamendira irteera antolatu du urte zaharrari agur esateko. 09:00etan aterako dira Alamedatik.

Kakatzan

Alameda

Ondarroako mendibizikleteroen jaia da Kakatzan. Goizeko 09:00etan aterako dira Alamedatik. Aurten 34 kilometroko ibilbidea.

Free

Tertangara irteera

Gaztelekuak irteera antolatu du Tertangara urtarrilaren 4rako eta 5erako. Tertanga Arabako herri bat da, Amurrio udalerriaren barnekoa. Irteeran parte hartzeko izena Gaztelekuan eman behar da abenduaren 14tik 22ra bitartean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi Dantza ikuskizuna

Zaldupe udal kiroldegia

Ondarroako Udalak aurten ere Euskal Herriko pailazo ezagunenen iksukizuna ekarri du herrira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zaldupe udal kiroldegiko oholtzara igoko dira. Sarrerak ikastetxeetan egongo dira salgai 5 eurotan.

Errege kabalgata

Latxanbre plaza

Portuko biribilgunetik hasi eta Latxanbre enparantzaraino joango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. Euria egingo balu zuzenean Latxanbre enparantzan egongo lirateke.

Bertso saioa

Beikozini

Urteroko bertso saioa antolatu du Ondarroako Udalak Beikozinin: Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Oihana Iguaran igoko dira oholtza gainera. Iñaki Lersundi izango da gai jartzailea.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak,