Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak,

Kultura batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Aritza Aristondo Natxiondo Kultura batzordeburuak bilera deitu du urtarrilaren 23rako, 19:00etan udaletxean. GAI ZERRENDA: 2019ko urriaren 17ko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2019ko dirulaguntza deialdia. 2020ko Inauteriak. 2020rako aurrekontua. Eskaerak

Aurrera Kirol Elkartearen mendeurrena antolatzeko batzarra

Zaldupe udal futbol zelaia

Aurrera Kirol Elkarteak 100 urte beteko ditu 2021ean. Hori dela eta zuzendaritza batzordeak mendeurreneko batzorde berezia antolatu nahi du. Horretarako bazkideen batzarra deitu dute ostiralerako, 19:00etan Zaldupen.

Hitzaldia: Zer gertatzen ari da Iruña-Veleian?

Gaztetxea

Ondarroako Gaztetxeak hitzaldia antolatu du larunbaterako 18:30ean Gaztetxean. Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan gertatutakoari buruz hitzaldia eskainiko dute Iruña-Veleia Argitu taldeko kideek.

Bizipoza elkartearen aurkezpena

Beikozini

Bizipoza elkarteen elkarte bat da eta bere helburuak gizarteratze prozesuetan laguntzea, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragitea eta guzti hori aurrera eramateko boluntario sare bat martxan jartzea dira.

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa gonbidatu du Ondarroara urtarrilaren 27an arratsaldeko 18:30ean Beikozinin Animalia kulturalak: nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera hitzaldia eskaintzeko.

Gurasoentzako hitzaldia: jolas librea

Kofradia Zaharra

Zubi Zahar herri ikastolak herriko guraso guztientzako hitzaldiak antolatu ditu. Lehenengoa jolas librea da. Ostegunean izango da (otsailak 6) 17:30ean Kofradia Zaharrean. Txusma Azkona izango da hizlaria. Ume zaintza zerbitzua

Igeriketa: 30. Ondarru Saria

Zaldupe udal kiroldegia

30. Ondarru Igeriketa Saria ospatuko da larunbatean (otsailak 8) Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuetan. Txapelketak dirauen bitartean igerilekuak itxita egongo dira erabiltzaileentzat, hau da, 13:30ak arte.

Kontzertuak: Lukiek + Dena

Portuko Ranpi

Radixu Irratiak antolatuta kontzertuak Portuko Ranpan: Lukiek eta Dena taldeak. Sarrerak salgai Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan.