Bizipoza elkartearen aurkezpena

Beikozini

Bizipoza elkarteen elkarte bat da eta bere helburuak gizarteratze prozesuetan laguntzea, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragitea eta guzti hori aurrera eramateko boluntario sare bat martxan jartzea dira.

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa gonbidatu du Ondarroara urtarrilaren 27an arratsaldeko 18:30ean Beikozinin Animalia kulturalak: nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera hitzaldia eskaintzeko.

Gurasoentzako hitzaldia: jolas librea

Kofradia Zaharra

Zubi Zahar herri ikastolak herriko guraso guztientzako hitzaldiak antolatu ditu. Lehenengoa jolas librea da. Ostegunean izango da (otsailak 6) 17:30ean Kofradia Zaharrean. Txusma Azkona izango da hizlaria. Ume zaintza zerbitzua

Igeriketa: 30. Ondarru Saria

Zaldupe udal kiroldegia

30. Ondarru Igeriketa Saria ospatuko da larunbatean (otsailak 8) Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuetan. Txapelketak dirauen bitartean igerilekuak itxita egongo dira erabiltzaileentzat, hau da, 13:30ak arte.

Kontzertuak: Lukiek + Dena

Portuko Ranpi

Radixu Irratiak antolatuta kontzertuak Portuko Ranpan: Lukiek eta Dena taldeak. Sarrerak salgai Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan.

‘Antojologia’ dokumentala Kofradia Zaharrean

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Carlos rigby poeta nikaraguarri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko da doan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Nazioarteko hainbat jaialditan proiektatu ostean, Ondarroan egingo du geldialdia lanak, Itziar Garalde Nikaraguan bizi den artista

Free

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak,

Lore eskaintza Ekai Lersundiren monolitoan

Itsasaurre plaza

Naizen elkarteak lore eskaintza antolatu du larunbaterako. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Ekai Lersundi Martinezen oroimenez Itsasaurren dagoen monolitoan.

Kontzertuak: Inoren ero ni + Fly Shit

Portuko Ranpi

Radixu Irratiak antolatutako kontzertuak: Inoren ero ni + Fly Shit. Sarrerak salgai aurretiaz Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan 6 eurotan edo egunean bertan 8 eurotan.