Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak,

Lore eskaintza Ekai Lersundiren monolitoan

Itsasaurre plaza

Naizen elkarteak lore eskaintza antolatu du larunbaterako. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Ekai Lersundi Martinezen oroimenez Itsasaurren dagoen monolitoan.

Kontzertuak: Inoren ero ni + Fly Shit

Portuko Ranpi

Radixu Irratiak antolatutako kontzertuak: Inoren ero ni + Fly Shit. Sarrerak salgai aurretiaz Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan 6 eurotan edo egunean bertan 8 eurotan.

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen otsaileko hitzaldian Klima aldaketa izango da hizpide. Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoa izango da hizlaria.

Free

Euskaraldiko batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Euskaraldiak Ondarroan daukan batzorde eragilearen bilera egingo da udaletxean, 2020ko Euskaraldia prestatzen jarraitzeko. 2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. https://www.youtube.com/watch?time_continue=4&v=wgDJJEjlwY4&feature=emb_logo  

Helduen heziketako ikastetxea: goizeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Goizeko batzarra 10:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Helduen heziketako ikastetxea: arratsaldeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Arratsaldeko batzarra 17:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna

Etxelila

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna da gaur. Etxelilan egongo da aukera 16:30etik 20:30era. Autobusean izena eman daitekeen arren lasterketan izena emateko aukerarik ez dago Etxelilaren bitartez.