Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen otsaileko hitzaldian Klima aldaketa izango da hizpide. Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoa izango da hizlaria.

Free

Euskaraldiko batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Euskaraldiak Ondarroan daukan batzorde eragilearen bilera egingo da udaletxean, 2020ko Euskaraldia prestatzen jarraitzeko. 2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. https://www.youtube.com/watch?time_continue=4&v=wgDJJEjlwY4&feature=emb_logo  

Helduen heziketako ikastetxea: goizeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Goizeko batzarra 10:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Helduen heziketako ikastetxea: arratsaldeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Arratsaldeko batzarra 17:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna

Etxelila

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna da gaur. Etxelilan egongo da aukera 16:30etik 20:30era. Autobusean izena eman daitekeen arren lasterketan izena emateko aukerarik ez dago Etxelilaren bitartez.

‘La familia Adams’ pelikularen proiekzioa

Beikozini

Ondarroako Z zine klub taldeak antolatuta, La familia Adams pelikula proiektatuko dute otsailaren 23an, 17:30ean, Beikozinin (goiko aretoan). Prezioa: 2 euro.

2€