Euskaraldiko batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Euskaraldiak Ondarroan daukan batzorde eragilearen bilera egingo da udaletxean, 2020ko Euskaraldia prestatzen jarraitzeko. 2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. https://www.youtube.com/watch?time_continue=4&v=wgDJJEjlwY4&feature=emb_logo  

Helduen heziketako ikastetxea: goizeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Goizeko batzarra 10:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Helduen heziketako ikastetxea: arratsaldeko batzarra

Udaletxe zaharra

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Arratsaldeko batzarra 17:30ean izango da udaletxe zaharrean.

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna

Etxelila

Lilatoirako autobusean izena emateko azken eguna da gaur. Etxelilan egongo da aukera 16:30etik 20:30era. Autobusean izena eman daitekeen arren lasterketan izena emateko aukerarik ez dago Etxelilaren bitartez.

‘La familia Adams’ pelikularen proiekzioa

Beikozini

Ondarroako Z zine klub taldeak antolatuta, La familia Adams pelikula proiektatuko dute otsailaren 23an, 17:30ean, Beikozinin (goiko aretoan). Prezioa: 2 euro.

2€

Akularen enterrua

Barratik

Ondarroako inauteriei agur esateko akularen enterrua, barratik hasi eta Zubi Zaharreraino, eta handik uretara pregoiaren ostean.