Kantu bazkaria Zubi Zahar herri ikastolan

Zubi Zahar herri ikastola

Zubi Zahar herri ikastolak kantu bazkaria antolatu du herritarrentzat. Oraingoan talde gonbidatua EinGO da. Bazkaria 14:30ean hasiko da ikastolan, baina aurretik kalejira egingo da Sutargi aurretik 13:30ean.

Kontzertuak: Onki Xin + Occhi di Farfalla

Portuko Ranpi

Martxoaren 7an kontzertuak egongo dira Portuko Ranpan, Radixu irratiak antolatuta. Sarrerak salgai daude aldez aurretik 7 eurotan Noya tabernan eta Zurrumurrun.

7€

M-8: eskualdeko manifestazioa Ondarroan

Etxelila

Lea-Artibai mailako manifestazioa egingo da Ondarroan, 13:00ean hasita, Etxelilatik Alamedara. Ostean, ekitaldi feminista egingo da Alamedan.

Agenda bertan behera 15 egunez

Ondarroako udal eraikinetan gauzatu beharreko edo udalak antolatutako ekintzen agenda bertan behera geratzen da, gutxienez, 15 egunez. Martxoaren 12an erabaki da hurrengo egunetik aurrera ekintzok bertan behera uztea eta udal

Kontzertuak Instagrametik

Etxean

Ondarroako Udalak Instagram bidezko kontzertua antolatu du herriko zenbait musikarirekin. Bakoitzak pare bat kanta joko ditu etxean egon beharra gozatzeko! Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartuko duten musikari guztiei!