Triki-pandero kalejira

Kalez kale

Kresala Kultur Elkarteko trikitilari eta panderojoleak kalez-kale ibiliko dira.

Gabonetako dantzak

Kalean zehar

Kresala Kultur Elkarteko dantzariek Gabonetako dantzak eskainiko dituzte.

Kontzertua: Deskontrol + Brahman

Beikozini

Deskontrol taldeak eta Japoniatik datorren Brahman taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Beikozinin. Sarrerak 10 eurotan daude Beikozinin bertan eta lehiatilan egongo dira 12 eurotan.

€10

Kontzertu ibiltariak

Kalez kale

Kresala Musika Bandak kontzertu ibiltariak eskainiko ditu herriko kaleetan.

Antzerkia: Ez Dok Hiru

Beikozini

“Ez dok Hiru”,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da,

5€

Kalamendira irteera

Kalamendi

Tontorramendi Aurrera Mendi Taldeak Kalamendira irteera antolatu du urte zaharrari agur esateko. 09:00etan aterako dira Alamedatik.

Kakatzan

Alameda

Ondarroako mendibizikleteroen jaia da Kakatzan. Goizeko 09:00etan aterako dira Alamedatik. Aurten 34 kilometroko ibilbidea.

Free

Tertangara irteera

Gaztelekuak irteera antolatu du Tertangara urtarrilaren 4rako eta 5erako. Tertanga Arabako herri bat da, Amurrio udalerriaren barnekoa. Irteeran parte hartzeko izena Gaztelekuan eman behar da abenduaren 14tik 22ra bitartean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi Dantza ikuskizuna

Zaldupe udal kiroldegia

Ondarroako Udalak aurten ere Euskal Herriko pailazo ezagunenen iksukizuna ekarri du herrira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zaldupe udal kiroldegiko oholtzara igoko dira. Sarrerak ikastetxeetan egongo dira salgai 5 eurotan.