Herritarrak ganbara eta etxeetan sartzeko aukera izan dute

0

Atzo arratsaldean San Ignazio kaleko bizilagunek etxe eta ganbaretan sartzeko aukera izan zuten behar dutena hartzeko. Lasai eta udal langileen laguntzaz atera dituzte gauzak beraien etxeetatik. Etxebizitza bakoitzak 30 minutuko tartea izan du gauzak hartzeko eta suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetakoak ere gunean izan dira.

Udaltzaingoa herritarrei gauzak etxetik ateratzen laguntzen. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren argazkia

Udaltzaingoa herritarrei gauzak etxetik ateratzen laguntzen. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren argazkia

Lapurretak izan dituzten etxe eta ganbaretan ere atestatuaren laguntzarekin sartu dira etxeetan. Atzo ziurtatu zuten bi etxe eta 9 ganbaratan egin dituztela lapurretak. Lapurreten gaiarekin lotuta, Ondarroako Udalak San Ignazio kaleko zaintzan errefortzua jartzeko eskaria eginez gutun bat helarazi dio Estafania Beltran de Heredia, Segurtasun Kontseilariari.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina