Iaz ondarrutarren %39,9ak egin zuen errenta aitorpena euskaraz

0

Gogoratzen?
Hauxe zen galdera:
Zenbat aitorpen egin genituen ondarrutarrok euskaraz aurreko urtean?
Eta hiru aukera
a) % 72,50
b) % 10,80
c) % 39,90

Erantzun zuzena : %39,90

Sare sozialetan jasotako erantzunetatik erdiak baino gehiagok uste zuen euskaraz egindako aitorpen kopurua %72,50 zela.

Zoritxarrez, esan behar dugu ez dela hori datu zuzena. 10 ondarrutarretik 8k euskaraz jakin arren, 4 gara bakarrik errenta aitorpena euskaraz egiten dugunok. Hala ere, ikusita euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopuruak, oro har, datu ona da.

Ondarroako finantz erakundeek eta aholkularitzak Ondarroako Udalarekin bat egin eta hitzarmen bat sinatu dute gaur. Horren helburua da herritarrei erreztasun guztiak ematea euskaraz egiteko euren errenta aitorpena.

Helburua aurtengo kanpainarako jarrita dago: baietz %45era ailegatu. Barikuan ez galdu hurrengo galdera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina