Ondarroako Udala Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin bilduko da Kamiñalderen inguruan berba egiteko

0

Datorren abuztuaren 16an, 10:15ean, Ondarroako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko da Aldundiak Bilbon duen egoitzan. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Jesus Garcia Larragan aholkularia izango dira Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako sailburua. Ondarroako Udaletik berriz, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, alkatea, Loren Arkotxa eta kontuhartzailea izango dira bileran.

Pozik hartu du bilera deialdia udalak, ‘hasierako krisi mahaian bezala hiru agenteak elkartuko gara eta hori guretzat aurrepausoa da’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. ‘Ez da erreza izan azken bilera hau lotzea baina ahalegin askoren ostean lortu dugu hirurok berriro ere mahai berdinaren inguruan esertzea’ gaineratu du Bedialaunetak.

Martitzeneko bileratik luzera begirako konpromiso eta ardura zehatzekin bueltatzea espero du udalak. ‘Herrian bizi dugun ezinegonari bukaera bat eman behar diogu, proiektua bukatu arteko konpromisoak behar ditugu eta horren bila goaz Bilbora’ dio Bedialaunetak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina