Barikuan hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko batzarra izango da Kofradia Zaharrean

0

Ondarroako Udalak biltzen duen hondakinen %70a birziklatzeko helburuarekin bilketa sistema aldatuko du maiatzean, eta sistema berriaren inguruko azalpenak emateko auzo batzarra antolatu du barikuan. Batzarra, Txori Erreka, Magdalena, Zaldubide, San Juan Txurru eta Sabino Aranako auzolagunentzat izango da, martxoaren 10ean, barikua, 19:00etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Maiatzetik aurrera hondakin organikoak biltzeko edukiontziak jarriko ditu Ondarroako Udalak, herritar guztiek hondakin organikoak birziklatzeko aukera izan dezaten. Modu horretan, orain arte erabili dugun zamarren edukiontzia bi edukiontzirekin ordezkatuko da, erreusaren (errefusa) edukiontzia eta hondakin organikoak biltzeko edukiontzia. Aldaketa onekin, orain arte %30ekoa izan den birziklapen tasa %70era igo nahi du udalak. ‘Gaika sailkatutako hondakinak %3oetik %70era igo nahi ditugu eta aldaketa honekin helburu hori lortu nahi dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Aste honetako hirugarren batzarra izango da, baina aurrerago ere falta diren auzokideekin beste bilera bat egiteko asmoa dauka udalak. Udalarentzat garrantzitsua da herritarrek sistema berria ondo ulertzea eta horregatik beharrezkoak diren bilerak egiteko prest dago.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina