Kamiñazpiko parkeko diseinu berria erabakitzeko parte hartze saioa izango da zapatuan

0

Kamiñazpiko parkearen egitura berria aukeratuko dute zapatuan izango den parte hartze saioan. Orain arte parkean ondo zeuden gauzak eta hobetu beharrekoak identifikatu dituzte parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek. Lehenengo abiapuntu horretatik lehentasuna duten eginbeharrak ere bereiztu dituzte eta orain aurrekontu ezberdinak aztertu eta parkearen diseinua erabakitzen hasiko dira herritarrak.

Oraindik parkearen diseinua adosteko prozesuan parte hartu ez duten herritarrek ere, zapatuko saioan izango dute horretarako aukera. Herritar guztiek izango dute bertan iritzia emateko aukera, 5 urtetik aurrerako umeek umeen parte hartze taldean parte hartu ahal izango dute eta beste guztiak nagusien lan taldean arituko dira dute.

Zapatukoa prozesuaren hirugarren saioa izango da eta 11:00etan Kamiñazpiko parkean elkartu ostean Zubi Zahar ikastola erabiliko dute lanketa egiteko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina