Zapatuan konposta eguna antolatu du udalak

0

Zapatuan, apirilaren 8an, konpost eguna antolatu du Ondarroako Udalak. Horren harira, orain arte herritarrek birziklatutako hondakin organikoekin eskuratutako konposta eta tomate landareak banatuko dituzte 13:00etatik aurrera Alamedan.

Atez-ate bildutako hondakin organikoekin edota auzokonposta egin duten herritarrek egindako konposta  banatuko du Ondarroako Udalak. Txomin Agirre ikastolan egindako konposta ere zapatuan banatuko dute eta Zubi Zahar ikastola eta Zaldupe eskolak ere konpost eguneko antolaketa lanetan parte hartuko dute. ‘Hondakin organikoak berrerabilita herriko hainbat lorategi edo ortuetarako ongarria lortu dugu eta hori herritar guztien artean banatu nahi dugu, ondarrutar guztiak hondakinak birziklatzearen garrantziaz jabetu daitezen’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina