Bizkaiko Foru Aldundiak Plaiko Zubia konponduko duela aurreratu dio udalari

0

Bilera asko egin ostean, azkenean ere, urrian egindako azken bileran Bizkaiko Foru Aldundiak Plaiko Zubia konponduko duela baieztatu dio Ondarroako Udalari.

Udalak pozik hartu du albistea. ‘Oraindik zubiaren lanen proiektua ez dugu zehatz ezagutzen baina datorren urteko aurrekontuetan kopuru bat gordeko dutela aurreratu digute eta zubia konpondu eta berriro ere herritarrek erabiltzeko moduan izango da, berri pozgarria da gure herriarentzat’ Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Ahaleginak merezi izan duela gaineratu du alkateak ‘bilera asko egin ditugu Aldundiko ordezkariekin baina ahaleginak merezi izan du, azkenean ere Plaiko Zubia konponduko dutela aurreratu digutelako’ dio.

Udalak oraindik ez daki konponketa lanak hasiko diren baina datorren udarako lanak hasita beharko luketela esan dute bileran egondako ordezkariek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina