Cikautxok arranpa jarri du Arrigorri hondartzan, irisgarritasuna errazteko

0

Karenka elkarteak egindako eskaeraren harira,  Cikautxo enpresak kautxuzko arranpa jarri du hondartzan, mugikortasun arazoak dituzten herritarrek erraztasunak izan ditzaten itsasoaz gozatzeko.

Karenka elkarteak bere eskerrik beroenak eman dizkio Cikautxori egin duen esfortzuagatik. Zerbitzua erabiltzera gonbidatu ditu beharra duten ondarrutar eta inguruko herrietako biztanle guztiak. “Hondartza denona delako eta denok daukagulako eskubidea erabili ahal izateko, Ondarroa irisgarri baten alde!” amaitu du Facebooken zabaldu duten mezuan. Azkenik pasarelaren erabilera zuzena egitea, b eskatu dute duen balio handia dela eta.

Aurten bigarren aldiz, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lagundutako bainuaren zerbitzua egongo da Ondarroako Arrigorri hondartzan. Zerbitzua uztailaren 1ean jarri da martxan eta abuztuaren 31n bukatuko da, egunero 11:00etatik 19:00etara izango da erabilgarria behar duenarentzako.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina