Adostasuna lortu dute udal taldeek herribus zerbitzuarekin

0

Ondarroako udal batzak aho batez onartu du Herribusa herriko mugikortasuna bermatzeko oinarrizko zerbitzua dela, eta beraz,  Herribus zerbitzua mantentzeko apustua egin beharko duela udal gobernuak.  Udal talde guztien adostasuna lortzeari esker, indarrak batu eta orain arte zerbitzu honekin izan diren arazoak ez errepikatzea espero du Ondarroako Udalak.

Herribusaren gainean irailaren 3ko udalbatzan adostutakoa

Ondarroako herrian herribusa udal zerbitzu propio bezela hasi zen 1981 urtean. Langileen jubilazioekin batera, eta kudeaketa arintze aldera, zerbitzua kanpo enpresa batekin hasi eta urteak dira zerbitzua era horretara eman dela.

Gaur egun, Udalaren egoera ekonomikoak, legez Udalaren konpetentzia zuzenak ez diren zerbitzuak kolokan jartzera eramaten gaitu, Herribusa izanik zerbitzu horietariko bat.

Pausuak eman behar dira eta horretarako planifikazio egoki bat egingo dugu, herri irisgarri bat lortzeko.

Horretarako baliabide bezela HAPO hartuko dugu. Herriko Planeamendu orokorrak herriko irisgarritasuna nolatan gauzatu beharko den markatuko digu eta hori izango da udalaren konpromisua herritarron mugikortasuna eta autonomía lortzen laguntzeko .

Orografiari begira dugun errealitatea egun hau da:

Ondarroako herriaren luzeera 2,35km takoa da eta Osasun zentroa oso desentralizatua dago.

Adibidez, Artabide kale puntatik osasun zentrora 2,2km daude.

Bizkaibuseko geltokitik , gutxienez Artabide kaleara Joan behar direnak 800m 4,48%ko malda igaro behar dute.

Beraz Arta biden bizi diren 1.645 herritarrek ez dute Herribusa besterik irisgarria izateko beraien kalea.

Kamiñazpik 1.959 biztanle ditu eta udaletxera Bizkaibusa goikaldetik pasatzen da herritik irtetzeko eta geltokitik osasun zentrora 170,6m ko aldapa dago 7,85% maldarekin. Honez gain, Bizkaibusak oraindik badaude ez direnak irisgarriak eta eskailerak igo behar du herritarrak sartzeko.

Beraz, Herribus zerbitzua Ondarroako herriak oraindik dituen irisgarritasun hutsuneak sahiesteko ezin bestekoa dela uste dugu Udalbatza osatzen dugun alderdiok.

Jakitun gara egoera ez dela erraza baina herritarron ongizatea da gure helburu . Pertsonei zuzenduriko zerbitzuak ahalik eta gutxienean murriztuz. Horrela ba, argi ikusten dugu, zerbitzua mantenduz, biztanlegoaren mugikortasuna bermatuko dugula .

Herriko mugikortasuna bermatzeko egin beharrekoak egin bitartean Herribus zerbitzua mantentzeko apustua egingo dugu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina