Amarra euskal muskuiluaren dastaketa egingo da eguenean

0

Duela aste batzuk aurkeztu zen Amarra muskuilua, Ondarroa eta Lekeitio arteko uretan dagoen haztegian sortutako lehen euskal muskuilua.  Eguenean (abuztuak 1) Amarra muskuiluaren dastaketa saioa egingo da Itsasaurren.

Goizeko 10:00etatik 13:00era sektoreko profesionalek edukiko dute Kantauriko ur bizietan sortutako euskal muskuiluaren lehen uzta probatzeko aukera. 13:00etik 15:00etara bitartean, ostera, herritarren txanda izango da.

Amarra euskal muskuilua Matxitxako Moluskoak SL enpresak ekoitzitako produktua da, eta enpresa horren baitan daude, besteak beste herriko arrantzaleen Kalare Deuna Kofradia, Itsaskorda eta Arrankoba enpresak eta AZTI. Muskuiluak Atxazpi parean dagoen haztegian hazten dituzte. Hamabi longlinek osatutako parkea iaz eraiki zuten. Longilne bakoitzak 130 metrotako 100 soka bertikal ditu eta 250 kilo eusteko gai da bakoitza. Aurten 100 tonako produkzioa espero da eta lauzpabost urtean 500-600 tonakoa. Ostrak haztea ere aurreikusita daukate.

HONEKIN LOTUTA:

Erakundeetako ordezkariek hilabete hasieran ezagutu zuten Amarraren lehen uzta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina