Kataluniako egoeraren aurrean adierazpen instituzionala onartu du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udala osatzen duten bi taldeek, EH Bilduk eta EAJk Kataluniako egoeraren aurrean adierazpen instituzionala onartu dute. Horrez gain, Kataluniari elkartasuna adierazteko udaletxeko mastetan estelada ere ipini da eta baita preso politiko kataluniarren askatasuna eskatzen duen bandera.

[ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Ondoren, gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin da Alamedan. Bertan, herritarrez gain, udaleko zenbait langile, alkatea eta EH Bilduko zinegotziak ere egon dira.

Bestalde, alkateak dei egin die herritarrei bihar (urriak 19) arratsaldeko 17:30ean Donostian egingo den manifestaziora joateko. “Herrien arteko elkarlana ezinbestekoa izango da halako injustiziei aurre egiteko eta erabakitzeko eskubidea edukitzeko”.

[ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina