Aurten herrira etorri direnei harrera egin die Ondarroako Udalak, ongi etorria emateko

0

2019an Ondarroara etorri diren etorkinei ongi etorria eman zien igandean Ondarroako Udalak Etxelilan. Pedro Lasarte Iparragire Aniztasun zinegotziak herriko ateak zabaldu zizkien ondarrutarren komunitatera batu eta denon artean herri aniz bat osatzeko.

[IKUSI HEMEN ONGI ETORRI SAIOKO ARGAZKI GALERIA]

Ongi etorri saioaren helburua elkar ezagutuz elkarbizitza sustatzea, harreman sare berriak sortzea, herriaren zerbitzuak erakustea, kulturartekotasuna bultzatzea eta herriko egunerokoan parte hartzeko gonbidapena luzatzea ziren. Besteak beste, Senegal, Maroko edo Urugaytik etorritako herritarrak egon ziren ekitaldian, udal ordezkariekin eta beste zenbait gonbidaturekin batera (Gaztelekuko begiraleak, Andrabanda, AEK, UEMA…).

Aniztasun Batzordea baliatu nahi dugu zuek entzuteko, zuen arazoetaz jabetzeko (zerbitzuak, etxebizitza, alokairuak, hezkuntza…) eta denon artean aurrera egiteko. Udala prest dago laguntza emateko zuei guztioi”.

Guztiek bat egin zuten ondarroan inor ez dela kanpotar esaterakoan eta gurean guztiak direla ongi etorriak. Etorri berriek euren bizi esperientziak kontatu zizkieten bertaratuei, lekualdatze prozesua zer nolakoa izan zen azaltzeko eta bidean zein iristerakoan aurkitutako zailtasunen berri emateko.

[IKUSI HEMEN ONGI ETORRI SAIOKO ARGAZKI GALERIA]

Euskara ikasteko laguntza. Ondarroako AEK euskaltegian irakaslea den Txomin L. Aramaiok udalak euskaltegian antolatutako euskara ikastarora joateko gonbidapena luzatu zien bertaratuei; ostegunean (abenduak 5) egingo dute ikastaroaren aurkezpena 17:30ean AEK euskaltegian, Kofradia Zaharrean.. Hizkuntza ezberdinak hartzen dituen eskuko hiztegia ere banatu zien udalak.

AEK euskaltegiko arduraduna azalpenak ematen.

Pedro Lasartek Aniztasun Batzordeko ateak irekita daudela gogorarazi zuen: “batzorde hori baliatu nahi dugu zuek entzuteko, zuen arazoetaz jabetzeko (zerbitzuak, etxebizitza, alokairuak, hezkuntza…) eta denon artean aurrera egiteko. Udala prest dago laguntza emateko zuei guztioi”.

[IKUSI HEMEN ONGI ETORRI SAIOKO ARGAZKI GALERIA]

ONDORIOAK

  • 2019ko maiatzetik 2019ko azarora Ondarroara bizitzera etorri direnetatik, %52,2 gizonezkoak dira (60 pertsona) eta %47,8 emakumezkoak (55 pertsona). Adin tarteetan xehatuz gero, orokorrean, sexu-parekotasun hori ez da desagertzen.
  • Adinari dagokionez, gehienek 30 urte baino gutxiago dituzte (%57,4).  Aldi berean, 18-29 adin tartea da presentziarik nagusiena duena ( %31,3). 65 urte edo gehiago dituenak, aldiz, %1,7 dira (2 pertsona).
  • Jaiolekua aintzat hartuta, Euskal Herritik kanpo jaiotakoak askoz gehiago dira (%71,3). Amerika eta Afrika dira presentzia handiagokoak: %35,7 eta %20, hurrenez hurren. Horietako gehienak 18-44 adin tartean kokatzen dira (lan bila etorriko direnak).
  • Amerikarren kasuan, nabarmentzen da Nikaragua eta Hondurasetik etorritakoen garrantzia: batera, %17,4ra iristen dira. Egoera hau bi norabideetan ulertu daiteke: alde batetik, amerikarrak (gehienak emakumezkoak) zaintza arloan lan egiteko aukerarekin eta asmoarekin etortzen dira, eta, bestetik, Ondarroan zaintzan aritzeko behar garbia adierazten da.

2019 urtean Ondarroara etorri direnei buruzko datuak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina