Bigarren Euskaraldiaren aurkezpenak egingo zaizkie herriko talde eta eragileei ekainaren 16an eta 17an

0

Osasun larrialdi egoerak eraginda aldaketak egon dira aurkepena egiteko orduan. Hasiera batean martxoan aurkezpen ekitaldia egitea bazen asmoa ere, bertan behera geratu zen, eta orain, herriko taldeei bigarren Euskaraldia aurkezteko bi egun ipini ditu Ondarroako Euskara batzordeak: ekainaren 16a (martitzena) eta ekainaren 17a (eguaztena); biak izango dira 19:00etan.

Talde, eragile eta elkarteek hemen baieztatu beharko dute bi egunetako zeinetan joango diren aurkezpenera: mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan edo 94 683 36 68 telefono zenbakian.

Orain, talde txikiagoetan batzea baimenduta egonda, Euskaraldiko batzorde eragileak bi egun ezberdin ipini ditu talde bakoitza bietako batera etortzeko: “garrantzitsua izango da noiz etorriko diren aurretiaz abisatzea, zenbat jende etorriko den kontrolpean eduki dezagun, baimendutako aforoetatik ez pasatzeko”.

Euskaraldia 2018an egin zen lehen aldiz, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzeko. Aurten berriro egingo da, udazkenean, eta bigarren honetan protagonismo berezia izango dute entitateek. Izan ere, berrikuntza modura, entitateek izena ematea lortu nahi da, Euskaraldi honetara batuko direlako era guztietako erakundeak, enpresak, saltokiak, elkarteak, talde eta gizarte eragileak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina