Irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna. Oroitzen: “Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik”

0

OROITZEN: Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik.

Izenburuak dioen bezala “Alzheimerren aurrean ez zaude bakarrik”. Hemen gaude  OROITZEN”, Ondarroako Alzheimer edo beste dementziaren bat duten gaixoen senitartekoen eta lagunen elkartea.

Gaur, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna da, gaixotasun hau ezagutarazteko, kanporatzeko eguna.

Dementziaren agerpen okerrenetako bat Alzheimerra da, endekapenezko gaixotasuna; oroimenaren eta adimenaren galera ez ezik, organikoarena ere eragiten duena. Eta tamalez tratamendu argirik do sendabiderik aurkitu ez zaion gaixotasuna.

Gaixotasunak sortzen dituen desorekek suminkortasuna, bakardadea eta senitarteko, lagun eta pertsona maiteen urruntzea eragiten dute.

Osasuneko Mundu Erakundearen datuen arabera, gaur egun munduan 30 milioi pertsonek dementziaren bat sufritzen dute. 2030erako 100 milioi baino gehiago izan dezakete, eta 2050erako 150 milioik.

Plan nazionalak behar ditugu, herritarrak alzheimerrari eta bestelako dementzia moduei buruz sentzibilizatzeko. Era berean kaltetuei arreta medikoa hobetzea eta ahalik eta azkarren diagnostiko zehatza egitea.

Tamalgarria da gaixotasunari buruzko informazio eta ulermen eza, gaixoaren eta haren zaintzailen isolamendua sustatzen delarik.

Honela sortzen da Ondarroan OROITZEN taldea, arazo larri hau duten guztiei informazio eta laguntza tresna izateko asmoz. EZ gara adituak, geure artean alzheimer gaixoren bat dugun edota izan dugun senitartekoen eta lagunen talde bat gara. Gure ezagutza esperientzian oinarritzen da. 

Laguntza behar baduzu edota gai honetaz sentsibilizatuta bazaude, zatoz taldera. ZURI LAGUNTZEKO PREST GAUDE! 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina