Artibai Egoitzako egoiliarrek eremu zabalagoa edukitzeko itxi egin da alboko parkeko zati bat

0

Artibai Egoitzako egoiliarrek kanpoan egoteko leku gehiago eduki dezaten egoitzaren alboko parkeko zati bat hesitu egin da, bakarrik beraiek erabili ahal izan dezaten. Parkearen herena itxi da, egoiliarrek oinez egiteko espazio gehiago, aulki batzuk eta berdegunea ere eduki dezaten euren denbora librean. Parkearen gainontzeko eremuak zabalik jarraitzen du, gaur arte bezala. Egoiliarrentzako eremua handitzea baina parkeak herritarrentzat erabilgarri jarraitzea izan da helburua.

Erabakia atzoko (azaroak 3) Koordinazio Mahaian hartu zen. Martxoaren 14an egoitza aurreko plaza ixtea erabaki zen, egoiliarrak atera ezin direnez, beraien espazioa eduki dezaten egoitzatik kanpo ere. Orain, iragan barikuko Bizkaiko Foru Aldundiaren aginduz, egoiliarrak berriz ere kalera ateratzeko aukerarik gabe geratu dira Covid-19aren olatu berria dela eta, beraz, egoiliarren ongizatean pentsatuz euren eremua handitzea erabaki da. “Martxotik euren mugimenduak eta sartu-irtena murriztuta dituzte Artibai egoitzako egoiliarrek. Uste dut halako egoeran egonik beraien eskaria bidezkoa dela, eta horregatik eta aho batez erabaki dugu eremu hori zabaltzea”.

Parkearen eremu handienak zabalik jarraitzen du herritarrentzako.

Egoitza aurrean egin zen bezalako itxitura egiten ari dira parkean ere, bikoitza, bi metroko tartea mantentzeko, erreka ondotik eta aparkalekuraino, berdegunea zeharkatuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina