Zein dira dekretu berriaren berezitasunak? Zein dira kirola eta jarduera fisikoa egin ahal izateko baldintzak?

0

Lehendakariak atzo (urtarrilak 12) sinatu eta argitaratutako 1/2021 Dekretuak hainbat murrizketa berri ezarri ditu Covid-19ari aurre egiteko. Albiste honetan guztiak laburbiltzen ahalegindu gara, eta bereziki kirolari eta jarduera fisikoari dagozkienak, horiek baitira berritasun handienak dauzkatenak. Neurri guzti hauek gutxienez otsailaren 1era arte egongo dira indarrean.

[IRAKURRI 1/2021 DEKRETUA HEMEN]

Dekretu berriaren arabera bakoitza bere lurralde historikotik ezin da atera, hau da, bizkaitarrak Bizkaian. Hala eta guztiz ere baimenduta dago Mutrikura joatea, bai kirola egitera eta baita jarduera sozioekonomikoetara ere, nahiz eta Gipuzkoa izan, ondo-ondoko herria delako (beti ere bi herrietako bat gorrian ez badago behintzat). Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500 positibotik gora duten herrietan ezarri dira gainontzeko murrizketa bereziak, hau da, semaforoa gorrian daukaten herrietan. Ondarroa, gaur gaurkoz (urtarrilaren 13an Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera) gune horian dago: azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboak 291,82 dira.

  • Astelehenetan eta eguenetan eguneratuko da itxita egongo diren udalerrien zerrenda.
  • Ostalaritza: egun indarrean dauden arauekin jarraitzen du. 20:00etatik 06:00etara itxita egon beharko dute, eta etxera eramateko zerbitzua 22:00ak arte egongo da zabalik.
  • Barran ezin da kontsumitu.
  • Batu daitezkeen pertsona kopurua: 6.
  • Etxeratze agindua: 22:00etan.
  • Profesionalek eskainitako kultur ekitaldiak baimenduta daude, eta gehienez 21:00etarako amaitu behar dira.
KIROLA ETA JARDUERA FISIKOA

[IRAKURRI HEMEN KIROLA EGITEARI BURUZKO OHIKO GALDERAK]

Dekretu berriak hainbat aldaketa edukiko ditu kirola eta jarduera fisikoa egiterako orduan. Esaterako, federatu gabeko kirol jarduerak baimendu dira, tartean Eskola Kirola. Hauek, seiko taldeetan egin behar dira, beti talde berdinak mantenduz, soilik entrenamenduak egin ahal dituzte eta ezin dute aldagelarik erabili. Udal kirol instalakuntzetan diharduten Eskola Kiroleko taldeek baimenduta edukiko dute instalakuntzen erabilera, baina beti ere bai Dekretuak eta baita instalakuntzaren protokolo eta arautegiak betez.

[IRAKURRI HEMEN KIROLA EGITEARI BURUZKO OHIKO GALDERAK]

Horrekin batera, Dekretu berriak kirol instalakuntza guztiak gaueko 21:00etarako hutsik egon behar direla azpimarratzen du. Ildo horretatik, udal kirol instalakuntzetan ere (kiroldegia, futbol zelaia, arraun egoitza…) arautegi berdina jarraitu beharko da eta 21:00etarako inor ezingo da egon instalakuntzan, langileak ez ezik. 

Dekretu berriarekin, dantza talde ez-profesionalek entseguak egitea ere baimenduta dago, antzerki jardueretarako indarrean dauden baldintza berberetan.

Jarraian dagoen loturan daude kirolaren eta jarduera fisikoaren inguruko ohiko galderen erantzunak.

[IRAKURRI HEMEN KIROLA EGITEARI BURUZKO OHIKO GALDERAK]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina