HAPOaren aurrerakinaren aurkezpena egingo da Kofradia Zaharrean

0

Herri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerakina jendaurrean aurkeztea onartu zuen urtarrilaren 28an udalbatzak eta prozesuarekin aurrera jarraitzeko jendaurrean ipiniko da ikusgai bi hilabetez, herritarrek ekarpenak egiteko. Aurkezpena martitzenean (otsailak 16) egingo da, 19:00etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

HAPOaren aurrerakinari ekarpenak Erregistro bidez egin behar dira, hau da, Alamedako bulegoetan.

Aurkezpen horretan, udal ordezkariekin batera, HAPOa aurrera eramaten ari diren Arrutiark enpresako arduradunak egongo dira. Aurkezpena irekia izango da, baina hortik aurrera, erakusgai dagoena ikusteko Turismo Bulegoko ordutegia baliatuko da, beti ere aretoa libre badago behitzat: martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; Turismo Bulegora joan eta bertan eskatu behar da gela zabaltzeko.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Eneritz Basurko Pagoaaga hirigintza zinegotziak herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatu nahi izan dituzte: “denon artean erabaki behar dugu etorkizuneko Ondarroa nolakoa izan behar den, eta orain da momentua ekarpenak egin eta guztia planifikatzeko. Aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu herritarrak eta baita hurrengo egunetan ere Kofradia Zaharrera joan, panelak ikusi eta ekarpenak egitera”.

HAPOan genero ikuspegia txertatzeko saioak egin ziren herritarrekin abenduan.

HAPOAaren aurrerakina idatzi duen Arrutiark enpresako kideekin eta udal teknikariekin bilerak egiteko aukera ere badago, aurrerakinari buruzko azalpen zehatzagoak jasotzeko. Covid-19a dela eta beharrezkoa izangio da aurretiaz hitzorduak eskatzea, bai batzar presentzialak egiteko eta baita telematikoki egiteko ere. Batzar horiek martitzenetan izango dira 16:00etatik 19:00etara: aste batean aurrez-aurrekoak (otsailak 23, martxoak 9 eta 23 eta apirilak 13 eta 27) eta bestean telematikoak (martxoak 2, 16 eta 30 eta apirilak 20). Hitzordua eskatzeko Hirigintza sailera deitu behar da (94-6833677) eta posta elektroniko bat idatzi motxoantesana@ondarroa.eus helbidera, gaian HAPORAKO HITZORDU ESKAERA ipiniz. Hitzordu bakoitza ordu erdikoa izango da eta norbaitek denbora gehiagokoa behar izatekotan eskarian bertan zehaztu behar da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina