Eskualdeko hondakin organikoetatik sortutako konposta jasotzeko aukera daukate herritarrek orain Milloiko Andonegin

2

2018az geroztik Lea-Artibai eskualdeko udalerriek sortutako materia organikoa Bizkaiko konpostegira bidali izan da. Hondakin horietatik eratorritako konposta jasotzeko aukera daukate orain herritarrek Milloiko Andonegi plantan (Berriatua). Ondarroa, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa eta Ziortza-Bolibar dira organikoa batu duten herriak.

Eskualdean batutako ondakin organikoetatik eratorritako konposta da eskuragarri dagoena.

Ondarroak 400 positiboko tasa gainditzen duenez, gutxienez apirilaren 7ra arte ez dago herritarrentzako aukerarik konpostaren bila Andonegira joateko.

“Kontuan izanik 2018 urtetik hona Bizkaiko konpostegira eraman dugula gure materia organikoa, urte hauetan sortu den konposta banatzeko aukera daukagu. Horretarako, Lea- Artibai Amankomunazgoak, Andonegin duen pabiloiaren atzean, konpostarekin betetako kontainerra du beharrezkoa denean erabiltzeko”, zehaztu dute Lea-Artibai Amankomunazgoko ingurumen zerbitzutik.

Hauek dira konposta nahi dutenek berau hartzeko jarraitu behar dituzten urratsak:

1.Aldez aurretik eskaria egin beharko da 900 10 48 78 (traste zaharren telefonoan), eskaera bakoitzean hurrengo datuak emanez: izen-abizenak, helbidea eta udalerria eta eskari data.

2. Eskaria onartu eta gero:

a)  Eskatzailea bera, Andonegira joan beharko da konpostaren bila.

b)  Telefonoz zehaztutako egunean eta orduan joan beharko da.

c)  Bakoitzean, gehienez, 1x1x1 m. tamainako zaku 1 jaso ahal izango du.

d)  Eskatzaileak ekarri beharko du zakua, pala eta ibilgailua konposta garraiatzeko.

e)  Eskatzaileak berak kargatu beharko du konposta sakora.

Hartutako konposta ezin izango da saldu edo hirugarren bati eman, ezta Lea Artibai Amankomunazgokoa ez den beste udalerrietan erabili. Bigarrenez hartu nahi bada, eskaria berriz egin beharko da eta Amankomunazgoak, izandako eskarien arabera, erabakiko du onartzea ala ez.

Horrelako zaku bat hartu eta goraino betetzeko aukera egongo da Andonegin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 erantzun

    • Ondarroako Udala on

      Kaixo!

      Hauek dira konposta nahi dutenek berau hartzeko jarraitu behar dituzten urratsak:

      1.Aldez aurretik eskaria egin beharko da 900 10 48 78 (traste zaharren telefonoan), eskaera bakoitzean hurrengo datuak emanez: izen-abizenak, helbidea eta udalerria eta eskari data.

      2. Eskaria onartu eta gero:

      a) Eskatzailea bera, Andonegira joan beharko da konpostaren bila.

      b) Telefonoz zehaztutako egunean eta orduan joan beharko da.

      c) Bakoitzean, gehienez, 1x1x1 m. tamainako zaku 1 jaso ahal izango du.

      d) Eskatzaileak ekarri beharko du zakua, pala eta ibilgailua konposta garraiatzeko.

      e) Eskatzaileak berak kargatu beharko du konposta sakora.

      Hartutako konposta ezin izango da saldu edo hirugarren bati eman, ezta Lea Artibai Amankomunazgokoa ez den beste udalerrietan erabili. Bigarrenez hartu nahi bada, eskaria berriz egin beharko da eta Amankomunazgoak, izandako eskarien arabera, erabakiko du onartzea ala ez.

Idatzi zure iruzkina