Ondarroako Udalak eta UEMAk TicketBAIren inguruko aplikazioak euskaraz ipintzera animatu ditu herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuak

0

TicketBAI (edo TBAI) hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera (2022ko urtarrilaren 1ean), jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

UEMA: “Zein da arazoa? Oraingoz 149 aplikazio daude baimenduta, eta horietatik 34 (%23) soilik jar daitezke euskaraz. Egin ditugu kontsulta batzuk, eta, esan digutenez, euskaraz konfiguratu ezin diren aplikazio gehienek ezin dute fakturarik euskaraz egin”.

TicketBAI Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek martxan jarritako proiektua da, eta helburu nagusia du saltokietan egiten diren ordainketak kontrolatzea, zerga iruzurra eragozteko. Saltzaile guztiek aplikazio informatiko bat instalatu beharko dute, ogasunarekin Internet bidez lotua egongo dena, eta, horren bidez, faktura edo tiket bat egiten duten bakoitzean zuzenean joango zaio ogasunari. Oraintxe ari dira eskualdez eskualde aurkezpen bilerak antolatzen, 2021etik aurrera saltzaile guztiek izan beharko dutelako sistema informatiko hori martxan.

UEMAtik esan dute, baina, hizkuntzari dagokionez badagoela hutsune bat. “Ogasunek hamarnaka aplikazio informatiko homologatu dituzte, TicketBAIrekin uztargarriak direlako, eta horietako edozein jartzea erabaki dezake denda batek. Zein da arazoa? Oraingoz 149 aplikazio daude baimenduta, eta horietatik 34 (%23) soilik jar daitezke euskaraz. Egin ditugu kontsulta batzuk, eta, esan digutenez, euskaraz konfiguratu ezin diren aplikazio gehienek ezin dute fakturarik euskaraz egin“.

TicketBAI proiektua hiru foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko proiektua da. Bizkaian, Foru Aldundiaren BATUZ estrategiaren baitan kokatzen da. BATUZ, Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia da, enpresaren tamaina edozein dela ere.

Ondarroako Udalaren euskara batzordetik jakinda herrian sistema hau martxan jartzeko lanetan hasi diren merkatari, ostalari, zerbitzu eta autonomak dagoeneko badaudela, “beharrezkoa ikusi dugu udalaren bidez saltokietara iristea, eskatzeko jar ditzatela euskarazko aplikazioak”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Arantza Atxurra Aranguren euskara zinegotziak azpimarratu du saltzaile guztiei eragingo diela TicketBAIk: “ikusita dendei eta taberne, autonomoei, edozein zerbitzu ematen dutenei, artistei… denei eragingo diela eta gu euskaraz bizi garela kontuan hartuta, aplikazioak euskaraz ipini eta fakturak euskaraz sortzera bultzatu nahi ditugu herriko enpresak”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina