Maiatzaren 17an zabalduko da berriro ere Ondarroako KZgunea

0

Covid-19a dela eta beharrezkoak diren neurri guztiekin zabalduko da berriro ere San Ignazio kalean dagoen KZgunea. Hileko bigarren hamabostaldietan egongo da zabalik, astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara. KZgunean hezitzaile bat eta 12 ikasleko aforoa egongo da; IT txartelaren proben kasuan, 6 ikasle.

KZgunera joan ahal izateko, bai ikastaroren bat egitera edo baita nabigatzera, beti beharko da aurretiaz hartutako hitzordua. Nabigazio zerbitzurako denbora 50 minutura dago mugatuta eta izapideak egiteko eta aholkularitza teknologikoa eskatzeko denbora 20 minutukoa izango da.

Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta sarreran eskuak garbitzea. KZgunea zentroak ez du musukorik emango. Hitzordua eskatu duen erabiltzaileak babes-neurri hori ekartzen ez baldin badu, ez zaio aretora sartzen utziko.

Hitzordua eskatzeko KZgunea zentro bakoitzeko telefono-zenbakira hots egin behar da 16:00-20:00 bitartean: 944 033 397. Erabiltzaileei telefonoz esango zaie derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea, eta dokumentazioa sinatzeko boligrafoa ekarri behar dutela. Hitzordua hartzeko telefono dei batean, gehienez 3 hitzordu eskatu ahal izango dira, eta soilik 3, edozein dela ere zerbitzua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina