2016 urtean ere Ondarroa euskalduntzeko ahaleginean

1

Ondarroako Udalak herri euskaldun bat eraikitzeko apustu garbia egin zuen aspaldi, eta egun ere ahalegin horretan jarraitzen du. Ezaguna da udalak eguneroko zereginetan gure hizkuntzari ematen dion lehentasuna, baina horretaz aparte herriko gune guztietan ere horrela izan dadin lanean jarraitzen du.

Urtero, arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak ematen ditu udalak. Hurrengo lerroetan zehatzago ikusiko duzue, laguntza horien nondik norakoa:

* Euskara ikastaroak egin dituzten ondarrutarrentzako diru-laguntzak:  Herritarrek ordaindutako matrikularen gastua apaltzeko dira laguntzak; guztira, 5.000 € banatu ditu Udalak 21 eskatzaileen artean.  Laguntzaren zenbatekoa baremo hauen arabera finkatzen da:

-Oinarrizko mailak egiteko: A2 maila arteko ikastaroengatik %100eko laguntza.
-Langabetuentzako/erretiratuentzako edo Oinarrizko Errenta jasotzaileentzat: %80ko laguntza.
-Familientzako laguntza: 0-12 urte bitarteko seme-alabak izanez gero, %80ko laguntza.
-Gutxieneko diru-laguntza: gainontzeko kasuetarako, %40ko laguntza.

* Errotulazioa euskaratzen duten establezimenduetarako diru-laguntzak:  Errotulazioa euskaraz ipintzeko gastua apaltzeko dira laguntzak; guztira, 400 € banatu ditu Udalak 2 eskatzaileen artean.

* Euskara herrian sustatzeko diru-laguntzak: 27.090 € erabili ditu Udalak laguntza hauek emateko:

TALDEA EKINTZA DIRU-LAGUNTZA
Aek Berbalaguna 4.000 €
Aek Euskaltegiaren jarduera 5.000 €
Ahotsak.com Ondarroako ahozko ondarea batzea 2.240 €
Hondar-Ahua guraso elkartea Euskara eguneko danborrada 1.350 €
Kontseilua Kudaketa-plana 2016 Ondarroan 1.500 €
HITZA Hitzaren banaketa 13.000 €

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. ondarruko gazti on

    Hondar Ahua guraso elkartekuk enddako tanborradako txokolatadi ze eizan kabiarraz eta angulakin?

    Ze bestelanik eztot ulertzen zelanik kosta leiken horrenbeste tanborrada bat etxi…

    Iñoi miñik emoteko ero ofendiuteko iñungo intentziñoirik bai diñot, espero esplikaziñoi bat jasoti ze bestelanik diru botati betxantzengazta 1350 euro eskeintzi tanborrada batentzako.

Reply To ondarruko gazti Cancel Reply