Ondarroako Udalak ez du ekintzarik antolatuko aurtengo San Juanetan

0

Egoera zein den ikusita eta ekintzek gauez nolako jendetza mugitzen duten kontuan harturik, Ondarroako Udalak erabaki du San Juan bezperan ekintzarik ez antolatzea. Azken urteetan, Ondarroako Udalak antolatzen zituen trapezio eta oihal ikuskizuna Itsasaurren eta Musika Plazako akelarrea, Artakaren eta Artelanen eskutik.

Jaiak daukan berezitasuna ikusirik, eta beste lekua batean eta beharrezko segurtasun neurriak beteta ekintzok burutzea ezinezkoa dela ikusirik hartu du erabakia Ondarroako Udalak. Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak esan du pena handiz hartu dutela erabakia, “herritarrentzat oso berezia” zen gaua izaten zelako: “adin tarte oso desberdinetako jendea batzen zen bi ekintzetan, batzuk zuzenean parte hartzen eta besteak ikusle gisa”.

Gorozikako jaiak. Gorozikako Jai Batzordeak ere jakitera eman du bertan behera uzten dituela auzoko San Juan jaiak. Egoera zein den ikusirik hartu dute erabakia, segurtasuna eta osasuna bermatze aldera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina