Ondarroako Udalak egunotako erailketa matxistak gaitzetsi eta salatu nahi ditu

0

Gaur erailketa matxistak salatzeko elkarteratzean udalak honako adierazpenarekin bukatu du kontzentrazioa:

Ondarroako Udalak egunotako erailketa matxistak gaitzetsi eta salatu nahi ditu:
Gasteizen, 40 urteko gizon batek , Marga, 60 urteko emakume bat erail du eta bere gorpua zatitu eta errekara bota du.

Angelun, gizon batek, bi orduz giltzapetuta izan ondoren, emaztea, Cristel, eta zituzten hiru alabetatik, 16 eta 11 urteko biak, Karla eta Emma, tiroz hil ditu eta bere buruaz beste egin du.

IMG-20160622-WA0002 IMG-20160622-WA0003 IMG-20160622-WA0004 IMG-20160622-WA0005

Gogoratu nahi dugu, berriz ere, emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen urraketa onartezina dela. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista eguneroko ogia da, eta indarkeria hori askotan isilpean ematen dela azpimarratu nahi dugu. Oraindik ere, jendartean, emakumeak errudunak direla eta erasotzaileak zuritzeko joera dago. ETA HORI EZ DA HORRELA, emakumeak ez dira jasaten duten indarkeriaren erantzuleak, indarkeria matxista egiturazko izaera duen arazo publikoa da eta dimentsio eta aurpegi asko ditu.

Indarkeria matxista jendartearen gaitzik larrienetarikoa da eta emakumeak menderatzea du oinarri, hain zuzen. Beharrezkoa da indarkeria matxista lehen mailako arazo soziala dela ulertzea, ez delako banakakoen edo bikoteen arteko arazoa, eta ezabatzea denon ardura da. Feminismoak erakutsi zigun pertsonala politikoa dela, eta horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea.

IMG-20160622-WA0006

Udalak herritar guztiei dei egiten die indarkeria matxista mota guztien aurrean jarrera aktiboa izan dezatela, guztion inplikazioa ezinbestekoa baita arazo publiko horrekin amaitzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzeko. Aldi berean, Udalak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako lanean sendo jarraituko du tamaina honetako arazo batek behar duen moduan. Horrela, emakumeen kontrako indarkeria kasu guztiak salatuko ditu eta drama sozial honen aurrean tinko erantzungo du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina