Zabalik dago Zapato Azulean kale salmenta postuak ipintzea eskatzeko aukera

0

Aurtengo Zapato Azule uztailaren 1ean ospatuko da eta hori dela eta Ondarroan kale salmentako posturen bat ipini nahi duen orok ekainaren 19ra arte dauka eskaria egiteko. Kantoipe kalean kokatuko dira postu hauek.

Eskaria, telematikoki edo aurrez-aurre egin daiteke Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan), eskaera eredu ofiziala aurkeztuz.

2023.urterako prezio publikoa: m/l bakoitzeko (1,5 m-ko sakonera) eta eguneko: 16,98 €.

Udalak ez du postu hauek ipintzeko inolako azpiegiturarik jarriko.

Postu hauek ez dira Euskal Herriko Kamiseta Azokari dagozkionak. Horiek zuzenean Radixu irratiak kudeatzen ditu.

DESKARGATU HEMEN ESKAERA ORRIA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina