Zorionak Ondarru!

0

Udalak Antxoa Egunean egindako lana eta antolaketan izandako parte hartzeagatik, herritar guztiak zoriondu nahi izan ditu. ‘Zorionak Ondarru, denon artean eta denon ekarpenarekin Antxoa Egun ederra antolatu dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Jaia antolatzeko orduan hainbat herritarrek parte hartu dutela nabarmendu du udalak eta horrek jaia are bereziagoa egiten duela aipatu du. Hurrengo urtera begira aurtengotik ikasi eta hobetzea da udalaren helburua.

Udalak Antxoa Eguna antolatzen aritu zirenen iritzia ere jaso nahi du, hori dela eta, maiatzean balorazio bilera bat egingo dugu eragile eta norbanakoekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina