Antxoa eguneko balorazioa egiteko bilerak antolatu ditu udalak

0

Hurrengo urtera begira hobetu beharrekoak eta ondo egindakoak identifikatzeko eta ondo  Antxoa Eguneko balorazio bilerak egingo ditu udalak. ‘Antxoa Eguna elkarlanean antolatu dugu eta parte hartzaile guztien iritzia jaso nahi dugu, garrantzitsua da guretzat aurrera begira berriro ere Antxoa Eguna edo antzekoak antolatzeko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Guztira hiru bilera deialdi egingo ditu udalak. Maiatzaren 24an izango dira lehenengo bilerak 17:00etan tabernariekin eta 19:00etan elkarte gastronomikoetako ordezkariekin. Hirugarren eta azken bilera berriz, maiatzaren 30ean izango da 18:00etan standetan parte hartu zuten elkarteetako ordezkariekin. Bilera guztiak, udaletxeko bigarren solairuan izango dira.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina