Barikuan Amorotoko kontzertura joan-etorria egiteko Gababus zerbitzua egongo da

0

Uztailaren 7an Amorotoko kontzertura Ondarroatik joan eta bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Amorotora joateko, Gababusa 21:30ean aterako da Ondarroatik. Itzulerarako berriz, aukera hauek egongo dira: 02:00, 04:00 eta 05:30ean. Aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da.

Txartelak uztailaren 7ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina