Lur Aranburu eta Enara Bilbao gimnastikalariak eta Ager Solabarrieta tiratzailea Leokadiren jeitsieran

0

Andra Mari jaiei hasiera ematen dion Leokadiren jeitsieran Lur Aranburu eta Enara Bilbao gimnastikalariak, eta Ager Solabarrieta tiratzailea omendu nahi izan ditu udalak. Hori dela eta, ondarrutarrek Leokadiren jeitsieran parte hartu dute eta bakoitzak bandera bana jaso dute. Bilbaok ezin izan zuen ekitaldian parte hartu herritik kanpo dagoelako.

Aranburu eta Bilbao Espainiako txapelketa irabazi dute aurten eta beraien esfortzuari keinu bat egiteko asmoz gonbidatu ditu udalak Leokadiren jaitsieran parte hartzera. Solabarrietak berriz, bigarrenez irabazi du Espainiako tiro txapelketa, eskuratutako kirol lorpenei omenaldi txiki bat egin nahi izan dio udalak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina