Irailaren 4tik aurrera kiroldegiak neguko ordutegia izango du

0

Datorren irailaren 4tik aurrera Ondarroako Zaldupe Kiroldegiak neguko ordutegia izango du berriro.

Udalak ezin du oraindik data zehatzik ziurtartu baina irailean, galdara berriaren instalazio lanak egingo dituzte kiroldegian eta hori dela eta, 7 egunez, igerilekua itxita eta dutxetan ur hotza egongo da. Gehienez ere 7 egun iraungo duen bitarte horretan, erabiltzaileei ahalik eta kalte gutxien eragiteko asmoz, udalak honako ordutegia ezarriko du kiroldegirako:

  • astelehenetik-barikura: 8:30etatik-13:00etara/17:00etatik-21:30etara.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina