Tiobiboetan musika bakarra, euskalduna eta ez-sexista entzuteko hitzarmena sinatu dute udalak eta Radixu Irratiak

0

Gaur (abuztuak 8) sinatu dute elkarlanerako hitzarmena Ondarroako Udalak eta Radixu Irratiak. Helburua portu eremuan egongo diren tiobiboen gunean musika bakarra, ez-sexista eta euskalduna entzutea da Andra Mari jaiek irauten duten bitartean.

Urte luzez egon izan den kexa da tiobiboen eremuan musika ezberdin gehiegi egoten zela eta gainera euskarak ez zeukala lekurik eta eduki sexistadun abestiak zirela horietako asko. Hori ikusita, iaz egin bezala, Radixu Irratiak eta udalak sinatu duten elkarlanerako akordioari esker Radixuren 105.5 FM seinaletik euskarazko musika eta ez-sexista entzungo da tiobiboak Ondarroan dauden bitartean, hau da, abuztuaren 9tik (barikua) 19ra astelehena.

Tiobiboen arduradunek 105.5 FM ipiniko dute euren bozgorailuetan eta horrela musika bateratua entzun ahal izango da, euskaraz, sexismorik gabe eta errespetuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina