Euskararen aldeko danborrada
Kalez-kaleZaldupe eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen Aldeko Danborrada antolatu dute beste behin, Zaldupetik hasita.
Zaldupe eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen Aldeko Danborrada antolatu dute beste behin, Zaldupetik hasita.
CEAR Euskadi elkarteko kide batek hitzaldia eskainiko du Etxelilan: Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat.
Anna Ròselló I Elias; emakume borrokalari baten oroimena...VENÇUDA SI, DOBLEGADA MAI! Abenduaren 5etik 15era. Ordutegia: astegunetan 18:30etik 21:00etara eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Erakusketa aretoan.
2020ko EUSKARALDIA antolatzeko Ondarroako batzorde eragileak batzar irekia egingo du abenduaren 10ean, asteartea, 18:00etan udaletxeko bigarren soaliruko batzar gelan. Hauek izango dira aztergaiak: Orain arte egindakoak. Kike Amonarrizen hitzaldia urtarrilean.
Alkoholismoaren eragina familian hitzaldia antolatu dute abenduaren 11rako 18:30ean Ondarroako Guzur-Etxean. Pablo Rodriguez Osakidetzako psikiatra eta AA eta AL-ANON elkarteetako bina partaide izango dira hizlariak.
Zaldupe Eskolak bigarren eskuko Jostailu Azoka Solidarioa antolatu du. Herritarrek erabiltzen ez dituzten jostailuak eraman ditzakete azokara, eta batzen den dirua Karenka elkarteari laguntzeko izango da. JOSTAILU BILKETA: Azaroaren 25etik
Danonartin elkarteak eta Ondarroako Udalak sustatuta elikagaien Gabonetako bilketa berezia egingo da herriko janari denden atarietan. Bertan batzen den guztia Danonartin elkaretak kudeatuko du.
Casa de Galiciak urtero legez umeen eguna antolatu du portuan daukan egoitzan.
Dantzartek Gabonetako dantzaldi berezia eskainiko du Bide Onera zine aretoan, Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Sarrerak salgai Zurrumurrun.
Zientziaren Giltzak elkarteak abendurako antolatutako hitzaldia: osasungintza ulertzeko beste modu bat. Ina Idarreta Mendiola eta Idoia Alkorta Mitxelena sendagileen eskutik.