Euskaraldiko batzorde eragilearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

2020ko EUSKARALDIA antolatzeko Ondarroako batzorde eragileak batzar irekia egingo du abenduaren 10ean, asteartea, 18:00etan udaletxeko bigarren soaliruko batzar gelan. Hauek izango dira aztergaiak: Orain arte egindakoak. Kike Amonarrizen hitzaldia urtarrilean.

Hitzaldia: ‘Alkoholismoaren eragina familian’

Guzur Etxi

Alkoholismoaren eragina familian hitzaldia antolatu dute abenduaren 11rako 18:30ean Ondarroako Guzur-Etxean. Pablo Rodriguez Osakidetzako psikiatra eta AA eta AL-ANON elkarteetako bina partaide izango dira hizlariak.

Bigarren eskuko Jostailu Azoka solidarioa Zaldupe Eskolan

Zaldupe eskola

Zaldupe Eskolak bigarren eskuko Jostailu Azoka Solidarioa antolatu du. Herritarrek erabiltzen ez dituzten jostailuak eraman ditzakete azokara, eta batzen den dirua Karenka elkarteari laguntzeko izango da. JOSTAILU BILKETA: Azaroaren 25etik

Elikagaien Gabonetako bilketa berezia

Danonartin elkarteak eta Ondarroako Udalak sustatuta elikagaien Gabonetako bilketa berezia egingo da herriko janari denden atarietan. Bertan batzen den guztia Danonartin elkaretak kudeatuko du.

Umeen Eguna Casa de Galician

Casa de Galicia

Casa de Galiciak urtero legez umeen eguna antolatu du portuan daukan egoitzan.

Free

Dantzarteren Gabonetako dantza emanaldia

Bide Onera zinema

Dantzartek Gabonetako dantzaldi berezia eskainiko du Bide Onera zine aretoan, Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Sarrerak salgai Zurrumurrun.

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak abendurako antolatutako hitzaldia: osasungintza ulertzeko beste modu bat. Ina Idarreta Mendiola eta Idoia Alkorta Mitxelena sendagileen eskutik.

Free

Euskara Batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Euiskara Batzordearen bilera deitu du Arantza Atxurra Aranguren zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: Aztergaiak: Udal euskararako aurrekontuaren aurreikuspena aurkeztea. Aurrekontuarekin zerikusia dutelako gai hauek aztertu behar dira: Ikasle etorkinentzako

Gabonetako jazz dantza saioak

Beikozini

Jazz/Dantza taldeak Gabonetako saio bikoitza prestatu du Beikozinin. Lehenengoa 18:30ean hasiko da eta bigarrena 20:30ean, Ondarroako Udalaren laguntzarekin.

Aurrestreinaldia: Txakur Gorriaren ‘Orainmenean’

Etxelila

Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak emanaldiaren aurrestreinaldia eskainiko du Txakur Gorria kolektiboak Etxelilan. Erakusketa eta bertso-saio berezia eskainiko dute Nerea Ibarzabal Salegik, Mariñe Arbeo Astigarragak, Ane Labaka Mayoz eta Malen Amenabar